ETHAZI METODOLOGIA ARRAKASTAZ EZARRI DUGU ENPRESETAN

 

ETHAZI METODOLOGIA ARRAKASTAZ EZARRI DUGU ENPRESETAN

HETELek, ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko Departamentuak diruz lagundutako “Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema lanbide heziketa dualaren bidez hobetzeko ikerketa” proiektua garatu du. Proiektuaren helburua Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den ETHAZI metodologia enpresatara hurbiltzea izan da, berrikuntza prozesuetan lagungarria izan daitekeelakoan.

Proiektu honetan 9 enpresa (Atten2 – Advance monitoring technologies, RN mekanizatuak, Ikaslan Fundazioa, Electricidad industrial Loatzo, Orialki, Thyssenkrupp elevator manufacturing, Jegan, Fagor automation eta Matia Fundazioa) eta HETEL Gipuzkoako 8 ikastetxeetako Lanbide Heziketa Dualeko 9 ikaslek parte hartu dute.  Ikasle bakoitzak enpresako benetako erronka bati erantzun behar izan dio ETHAZI metodologia erabilita.

Orokorrean oso esperientzia positiboa izan da eta ondorengo konklusioak azpimarratu ditzakegu:

-      * Ikasleak enpresetako benetako erronkei erantzuteko gai izan dira ETHAZI metodologia erabilita

-         *  Enpresako erronka bati aurre egitean ikasleek izan duten inplikazioa eta ilusioa aipagarriak izan dira

-           * ETHAZI metodologia arrakastatsua izan da enpresetan sormena eta talde lana indartzeko

-         * Ikasleek beraien gaitasunak eta indarguneak erakutsi ahal izan dituzte enpresan rol aktiboa izatean

Ondorio guzti hauek ekainak 28ko jardunaldian aurkeztuko dira.

Parte hartu duten eragile guztiek (enpresa, ikasle eta irakasleak) balorazio positiboa egin dute. Abantean!
















Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Acompañando a las empresas en la búsqueda de talento

VAMOS RECUPERANDO LA ACTIVIDAD INTERNACIONAL

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo