Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2021

LANEKI Lanbide Heziketako materiala euskaraz sortzen

Irudia
  LANEKI Lanbide Heziketako materiala euskaraz sortzen Duela hainbat hamarkada euskarazko ikas-materiala sortzen hasi ziren Lanbide Heziketako (LH) irakasle taldeak, euskarazko eskaintzan zegoen material eskasiak bultzatuta. Horren ondorioz 2003an HETEL eta hiru Ikaslan elkarteek osatutako LANEKI elkartea sortu zen euskarazko ikasmaterialak sortzeko ahalegin guztiori batzeko asmoz. Ordudanik euskarazko materiala sortzen, itzultzen, prestatzen, eguneratzen eta eskura ipintzen jardun du LANEKIk eta – egin kontu – bi hamarkada igaro direlarik, nabarmena da behar horrek egin dion ekarpena Lanbide Heziketako euskararen normalizazioari eta, beraz, baita lan munduari ere. Momentu honetan, lan esparru nagusiak materialen itzulpenak, hiztegigintza eta euskarazko Lantoki prestakuntza eta Duala bultzatzea dira. Material eta ekimen guzti hauen gaineko informazioa  www.jakinbai.eus/  web orrialdean aurkitu daiteke. Webgune honetan 1.093 ikasmaterial eta hiztegian 11.812 kontzeptu daude erab

HETELek Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lerrokatu du bere estrategia

Irudia
  HETELek Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lerrokatu du bere estrategia 2020 urtean HETELek Garapen Iraunkorrerako helburuekin lerrokatu du bere estrategia. Dagoeneko hasiak gara helburu hauekin lotutako ekimenak gauzatzen, adibidez, 2020an honako Garapen Iraunkorreko helburuekin lotutako ekimenak gauzatu genituen:            Kalitate oneko hezkuntza            Genero berdintasuna            Lan Duina eta hazkunde ekonomikoa            Ekoizpena eta kontsumo arduratsua            Industria, berrikuntza eta azpiegitura            Itunak helburak lotzeko            Desberdintasunak murriztea https://hetel.eus/index.php/eu/hetel-zenbakitan-2020 Gure asmoa etorkizunean ere GIH helburuei eustea da. Elkarlanean. Abantean!