Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Urria, 2021

HETEL Saria 2021 ekitaldiaren aurkezpena

Irudia
HETEL Saria 2021 ekitaldiaren aurkezpena Euskal Lanbide Heziketak, eta bereziki HETELek, inklusioarekin duen konpromisoa azaldu du Julen Elgetak, beharrezkoa dela erakunde, enpresa eta LHko zentroen arteko itun sozial bat egitea, Euskal Lanbide Heziketa pertsona guztientzako aukera moduan agertu dadin. 2021/2022 ikasturtean, gainera, Euskadi Estatuko Lanbide Heziketaren Lege berrira aurreratu da, eta ikasleek lehen mailatik egingo dituzte praktikak Dualean. Honetaz gain, HETELeko presidenteak, Julen Elgetak, HETEL Sarien VII. edizio honetan sarituak izan diren enpresa eta pertsonen berri eman du. Lanbide Heziketa eta enpresa inklusiboaren HETEL Saria lemapean, hain zuzen ere, euskal Lanbide Heziketa guztiak sartzen diren leku bihurtu nahi duten pertsonak edo erakundeak omendu nahi ditu. Sariak BBK eta Euskaltel Fundazioaren babesa du. Elgetak Lanbide Heziketako bi ikasle izan ditu lagun, Iraitz eta Marcial, Lanbide Heziketa inklusiboaren arloan izandako esperientzia kontatzeko.