Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Maiatza, 2021

Maiatzaren 31tik ekainaren 18ra arte egongo da aurrez izena emateko aukera

Irudia
HETEL ikastetxeek beraien  prestakuntza eskaintza  handituko dute 2021/2022 ikasturtean, beste 12 heziketa zikloekin. Orain arte eman ez diren 3 goi mailako heziketa ziklo:  Aho-hortzen higieneko goi mailako zikloa  (Angeles Custodios-Bilbo);  Anatomia patologikoko eta zitodiagnostikoko goi mailako zikloa  (Indautxuko Jesuitak) eta  Energia berriztagarrietako goi mailako zikloa  (Somorrostroko ikastetxea). Honetaz gain, beste ikastetxe batzuek ere handitu egin dute beren eskaintza, orain arte ematen ez zituzten zikloekin; bost ziklo dira guztira: Zumarragako UGLEk  Automozioko  goi mailako zikloa eskainiko du; Arratiako Zulaibarrek,  Gizarteratzeko  goi mailako zikloa; Sopuertako San Viator ikastetxeak, berriz,  Sistema elektroniko eta automatizatuetako  goi mailako heziketa zikloa;  Erizaintzako laguntzaileko  erdi mailako heziketa zikloa eskainiko du Donostiako Nazaret ikastetxeak; eta  Etxebizitzen mantentzeko  Oinarrizko Lanbide Heziketa, azkenik, Otxarkoagako ikastetxeak. Bestalde