Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2021

Eskerrik asko 2021eko HETEL Sarian lagundu diguzuen guztioi

Irudia
  Eskerrik asko 2021eko HETEL Sarian lagundu diguzuen guztioi Azaroaren 2an HETELek HETEL Sariaren VII. edizioa ospatu zuen, Lanbide Heziketarekiko konpromisoaren saria, aurten "Lanbide Heziketa eta enpresa inklusiboa" lelopean, euskal lanbide-heziketa guztiontzako aukera bihurtu nahian, generoa, jatorria edo gaitasunak alde batera utzita. Ekitaldia Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatuaren irekiera instituzionalarekin hasi zen. Ondoren, Lorena Fernándezek , Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Digitaleko zuzendariak, adimen artifizialaren alborapenei eta zientzia eta teknologian emakumeen talentuaren beharrari buruz hitz egin zuen. Ponentzia horrek gai horri buruzko eztabaidari bide eman zion, STEAM eremuetan emakumeen urritasunari aurre egiteko kausak eta irtenbide posibleak jorratuz. Lorenaz gain, eztabaida honetan Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida dugu, ikuspegi instituzionala eman zuena, eta CEBEKeko presidente Carolina Pérez Toledo, gaia