Maiatzaren 31tik ekainaren 18ra arte egongo da aurrez izena emateko aukera

HETEL ikastetxeek beraien prestakuntza eskaintza handituko dute 2021/2022 ikasturtean, beste 12 heziketa zikloekin. Orain arte eman ez diren 3 goi mailako heziketa ziklo: Aho-hortzen higieneko goi mailako zikloa (Angeles Custodios-Bilbo); Anatomia patologikoko eta zitodiagnostikoko goi mailako zikloa (Indautxuko Jesuitak) eta Energia berriztagarrietako goi mailako zikloa (Somorrostroko ikastetxea). Honetaz gain, beste ikastetxe batzuek ere handitu egin dute beren eskaintza, orain arte ematen ez zituzten zikloekin; bost ziklo dira guztira: Zumarragako UGLEk Automozioko goi mailako zikloa eskainiko du; Arratiako Zulaibarrek, Gizarteratzeko goi mailako zikloa; Sopuertako San Viator ikastetxeak, berriz, Sistema elektroniko eta automatizatuetako goi mailako heziketa zikloa; Erizaintzako laguntzaileko erdi mailako heziketa zikloa eskainiko du Donostiako Nazaret ikastetxeak; eta Etxebizitzen mantentzeko Oinarrizko Lanbide Heziketa, azkenik, Otxarkoagako ikastetxeak.

Bestalde, HETELeko hiru ikastetxek beren eskaintza handituko dute Lanbide Heziketako oinarrizko lau ziklo berrirekin; hiru urteko iraupena izango dute, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak bi urtetan amaitzeko zailtasunak dituzten eta behar bereziak dituzten ikasleei zuzenduta baitaude. Zehazki, Egibiden —Instalazio elektrotermikoak eta mekanikoak—, Peñascalen —Soldadura eta galdaragintza, eta Sukaldaritza eta jatetxeak– eta Otxarkoagan —Elektrizitatea eta elektronika— eskainiko dira. «Horrela, beste batzuetan esan izan dugun bezala, argi gelditzen da HETELek Oinarrizko Lanbide Heziketarekin duen konpromisoa; oinarrizko ikasketa horien helburua da DBHko ikasketak ez dituzten ikasleek zikloa amaitu, erdi mailako gradu batera sartu eta ikasten jarrai dezaten lortzea, ondoren lan merkatuan lekua izan dezaten», azaldu du Julen Elgetak.

www.hetel.eus webgunean aurki daiteke HETELen hezkuntza eskaintza osoari eta zikloei buruzko informazioa. Honetaz gain, CHAT zerbitzua erabili dezakezu zuzenean gurekin harremanetan jartzeko.

Azkenik, familiei Lanbide Heziketari buruzko informazioa modu errazean helarazteko www.familientxokoaFPorientazioa.eus abian jarri dugu. Laster euskarazko bertsioa eskura izango duzue. Abantean!



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Acompañando a las empresas en la búsqueda de talento

VAMOS RECUPERANDO LA ACTIVIDAD INTERNACIONAL

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo