Mezuak

ikastetxeak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Maiatzaren 31tik ekainaren 18ra arte egongo da aurrez izena emateko aukera

Irudia
HETEL ikastetxeek beraien  prestakuntza eskaintza  handituko dute 2021/2022 ikasturtean, beste 12 heziketa zikloekin. Orain arte eman ez diren 3 goi mailako heziketa ziklo:  Aho-hortzen higieneko goi mailako zikloa  (Angeles Custodios-Bilbo);  Anatomia patologikoko eta zitodiagnostikoko goi mailako zikloa  (Indautxuko Jesuitak) eta  Energia berriztagarrietako goi mailako zikloa  (Somorrostroko ikastetxea). Honetaz gain, beste ikastetxe batzuek ere handitu egin dute beren eskaintza, orain arte ematen ez zituzten zikloekin; bost ziklo dira guztira: Zumarragako UGLEk  Automozioko  goi mailako zikloa eskainiko du; Arratiako Zulaibarrek,  Gizarteratzeko  goi mailako zikloa; Sopuertako San Viator ikastetxeak, berriz,  Sistema elektroniko eta automatizatuetako  goi mailako heziketa zikloa;  Erizaintzako laguntzaileko  erdi mailako heziketa zikloa eskainiko du Donostiako Nazaret ikastetxeak; eta  Etxebizitzen m...

HETEL IKASTETXEEN ARTEKO PROIEKTUA: DISEINUA PROIEKTUA

Irudia
  HETEL IKASTETXEEN ARTEKO PROIEKTUA: DISEINUA PROIEKTUA HETELek duela 10 urte Fabrikazio mekanikoko Diseinuko ikasleen artean gaitasun digitalak eta bestelako zeharkako gaitasunak lantzeko Diseinua proiektua abian jarri zuen. Ikasturte honetan La Salle Berrozpeko Xabier Puertas da proiektuaren arduraduna eta La Salle Berrozpe , Egibide , Salesianos Deusto , Maristak Durango , Zulaibar eta IT Miranda ikastetxeek parte hartzen dute. Proiektu honetan ikastetxe ezberdinetako kideekin osatutako taldeak erronka berdinari erantzun behar diote. Aurten tresneria edo baraila bat diseinatu behar dute. Baraila hau erabiliko duten langileek gaitasun bereziak izango dituzte, beraz edozein diseinuk ez du balio izango. Erronka ingelesez aurkezten da, atzerriko hizkuntza ere lantzeko asmoz. Ikasleak IKT tresnak erabili behar dituzte elkarren artean erronka ebazteko. Diseinurik onena, fabrikazio proiektuko ikasleek fabrikatu beharko dute, edozein enpresan gertatzen den moduan, fabrikatzean dis...

Oraindik ez dakizu zer ikasiko duzun ikasturte honetan?

Irudia
  Oraindik ez dakizu zer ikasiko duzun ikasturte honetan? Oraindik garaiz zaude erabaki hau hartzeko eta Lanbide Heziketan matrikula egiteko. Izan ere, goi mailako eta erdi mailako heziketa zikloetan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan matrikula egiteko epea urriak 15ean bukatuko da. Esteka honetan gure ikastetxeetako prestakuntza eskaintza topatuko duzu: https://www.hetel.eus/index.php/eu/prestakuntza . Heziketa ziklo bakoitzean zure erabakian lagungarria izan daitekeen informazio erabilgarria aurkituko duzu (edukiak, lan- irteerak,…). Dagoeneko ikasketak bukatu dituzu eta langabezian zaude? Gure ikastetxetako enplegu-agentzietan doako zerbitzua eskainiko dizute! https://www.hetel.eus/index.php/eu/ikastetxeak   www.hetel.eus