LANEKI Lanbide Heziketa Duala euskaraz baliabideak sortzen

Lanbide Heziketa Duala euskaraz egiten den lantokiak nabarmen gehitu dira, azken urteetan. Hau dela eta, Lanbide Heziketako ikasle gero eta gehiagok egiten dute lantokiko egonaldia euskaraz. Azken bost urteetan, Arabako 450 lantokietan, Bizkaiko 2067 lantokietan eta Gipuzkoako 4016 lantokietan egin da LH Duala euskaraz.

Laneki elkartean,  baliabideak sortu dira LH Duala euskaraz bultzatzeko eta lhdualaeuskaraz.eus web atarian jarri dira ikasle, ikastetxe eta lantokien eskura.

LH Duala euskaraz Gidaliburua, Infografiak, Euskara Ziurtagiriak eskuratzeko bideotutorialak, Autodiagnostikorako tresna eta Geomapa dira horietako batzuk. Praktika onen bideoak ere ikusgai daude web atarian.

Lanbide Heziketa Duala euskaraz komunitateak erabiltzeko LH Duala euskaraz marka sortu da. Marka hau erabili daiteke lantokiko eta ikastetxeko dokumentu, web atari eta euskarrietan.  Ikastetxean ere ikasleari markadun ziurtagiria ematen zaio.  Euskaraz egindako enpresa egonaldiaren balio erantsiaren adierazgarri.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiekin, eta beste eragileekin elkarlanean, hainbat ekimen burutu dira. Bizkaiko Foru Aldundiak LH Duala euskaraz egiten den lantokientzako duen diru-laguntza lerroaren aurkezpen ekitaldia egin da aurten, hirugarren urtez.

Euskara eta jasangarritasuna gaitzat hartuta, LH Duala Gipuzkoan euskaraz aitortza ekitaldia izan da Urnietako Salestarrak Lanbide Heziketako ikastetxean; ikasle, irakasle, lantoki, erakunde eta ikastetxeetako ordezkarien praktika onak partekatu ziren bertan. 



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Acompañando a las empresas en la búsqueda de talento

VAMOS RECUPERANDO LA ACTIVIDAD INTERNACIONAL

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo