Mezuak

gipuzkoako foru aldundia etiketa duten argitalpenak ikusgai

LANEKI Lanbide Heziketa Duala euskaraz baliabideak sortzen

Irudia
Lanbide Heziketa Duala euskaraz egiten den lantokiak nabarmen gehitu dira, azken urteetan. Hau dela eta, Lanbide Heziketako ikasle gero eta gehiagok egiten dute lantokiko egonaldia euskaraz. Azken bost urteetan, Arabako 450 lantokietan, Bizkaiko 2067 lantokietan eta Gipuzkoako 4016 lantokietan egin da LH Duala euskaraz. Laneki elkartean,  baliabideak sortu dira LH Duala euskaraz bultzatzeko eta lhdualaeuskaraz.eus web atarian jarri dira ikasle, ikastetxe eta lantokien eskura. LH Duala euskaraz Gidaliburua, Infografiak, Euskara Ziurtagiriak eskuratzeko bideotutorialak, Autodiagnostikorako tresna eta Geomapa dira horietako batzuk. Praktika onen bideoak ere ikusgai daude web atarian. Lanbide Heziketa Duala euskaraz komunitateak erabiltzeko LH Duala euskaraz marka sortu da. Marka hau erabili daiteke lantokiko eta ikastetxeko dokumentu, web atari eta euskarrietan.  Ikastetxean ere ikasleari markadun ziurtagiria ematen zaio.  Euskaraz egindako enpresa egonaldiaren balio ...

ETHAZI METODOLOGIA ARRAKASTAZ EZARRI DUGU ENPRESETAN

Irudia
  ETHAZI METODOLOGIA ARRAKASTAZ EZARRI DUGU ENPRESETAN HETELek, ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko Departamentuak diruz lagundutako “ Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema lanbide heziketa dualaren bidez hobetzeko ikerketa ” proiektua garatu du. Proiektuaren helburua Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den ETHAZI metodologia enpresatara hurbiltzea izan da, berrikuntza prozesuetan lagungarria izan daitekeelakoan. Proiektu honetan 9 enpresa (Atten2 – Advance monitoring technologies, RN mekanizatuak, Ikaslan Fundazioa, Electricidad industrial Loatzo, Orialki, Thyssenkrupp elevator manufacturing, Jegan, Fagor automation eta Matia Fundazioa) eta HETEL Gipuzkoako 8 ikastetxeetako Lanbide Heziketa Dualeko 9 ikaslek parte hartu dute.  Ikasle bakoitzak enpresako benetako erronka bati erantzun behar izan dio ETHAZI metodologia erabilita. Orokorrean oso esperientzia positiboa izan da eta ondorengo konklusioak ...