Mezuak

lanbide heziketa etiketa duten argitalpenak ikusgai

Maiatzak 9tik 27ra bitartean Lanbide Heziketan izena eman dezakezu

Irudia
Aurten HETELen 3 ikastetxe berri ditugu. 30 ikastetxe hauen prestakuntza eskaintza  eguneratu dugu, eta orain espezializazio ikastaro eta programak ere webean jaso ditugu. Bestelako erabaki garrantzitsuak hartzerakoan gertatzen den bezala, zenbat eta informazio gehiago izan, erabaki prozesua arrakastatsuagoa izango da. Hau dela eta, ondorengo informazioa zuen eskura jartzen dugu: -       Abantean ikastetxeetako prestakuntza eskaintza (ziklo bakoitzeko ikasgaiak, lanpostuak, etabar jaso ditugularik) -       HETEL LH info atalean izena emateko prozesuan lagungarriak izan daitezkeen bideoak jaso ditugu -       Web orrialdeko STEAM atalean proiektu ezberdinetako materialak jaso ditugu, hauen artean adibidez, neska erreferente batzuk beraien ikasketetan bizitzen ari diren esperientzia azaltzen digute -       Azkenik, Lanbide Heziketako informazioa modu errazean zabaltzeko ...

HETEL Saria 2021 ekitaldiaren aurkezpena

Irudia
HETEL Saria 2021 ekitaldiaren aurkezpena Euskal Lanbide Heziketak, eta bereziki HETELek, inklusioarekin duen konpromisoa azaldu du Julen Elgetak, beharrezkoa dela erakunde, enpresa eta LHko zentroen arteko itun sozial bat egitea, Euskal Lanbide Heziketa pertsona guztientzako aukera moduan agertu dadin. 2021/2022 ikasturtean, gainera, Euskadi Estatuko Lanbide Heziketaren Lege berrira aurreratu da, eta ikasleek lehen mailatik egingo dituzte praktikak Dualean. Honetaz gain, HETELeko presidenteak, Julen Elgetak, HETEL Sarien VII. edizio honetan sarituak izan diren enpresa eta pertsonen berri eman du. Lanbide Heziketa eta enpresa inklusiboaren HETEL Saria lemapean, hain zuzen ere, euskal Lanbide Heziketa guztiak sartzen diren leku bihurtu nahi duten pertsonak edo erakundeak omendu nahi ditu. Sariak BBK eta Euskaltel Fundazioaren babesa du. Elgetak Lanbide Heziketako bi ikasle izan ditu lagun, Iraitz eta Marcial, Lanbide Heziketa inklusiboaren arloan izandako esperientzia kontatzeko.

ETHAZI METODOLOGIA ARRAKASTAZ EZARRI DUGU ENPRESETAN

Irudia
  ETHAZI METODOLOGIA ARRAKASTAZ EZARRI DUGU ENPRESETAN HETELek, ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko Departamentuak diruz lagundutako “ Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema lanbide heziketa dualaren bidez hobetzeko ikerketa ” proiektua garatu du. Proiektuaren helburua Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den ETHAZI metodologia enpresatara hurbiltzea izan da, berrikuntza prozesuetan lagungarria izan daitekeelakoan. Proiektu honetan 9 enpresa (Atten2 – Advance monitoring technologies, RN mekanizatuak, Ikaslan Fundazioa, Electricidad industrial Loatzo, Orialki, Thyssenkrupp elevator manufacturing, Jegan, Fagor automation eta Matia Fundazioa) eta HETEL Gipuzkoako 8 ikastetxeetako Lanbide Heziketa Dualeko 9 ikaslek parte hartu dute.  Ikasle bakoitzak enpresako benetako erronka bati erantzun behar izan dio ETHAZI metodologia erabilita. Orokorrean oso esperientzia positiboa izan da eta ondorengo konklusioak ...

Maiatzaren 31tik ekainaren 18ra arte egongo da aurrez izena emateko aukera

Irudia
HETEL ikastetxeek beraien  prestakuntza eskaintza  handituko dute 2021/2022 ikasturtean, beste 12 heziketa zikloekin. Orain arte eman ez diren 3 goi mailako heziketa ziklo:  Aho-hortzen higieneko goi mailako zikloa  (Angeles Custodios-Bilbo);  Anatomia patologikoko eta zitodiagnostikoko goi mailako zikloa  (Indautxuko Jesuitak) eta  Energia berriztagarrietako goi mailako zikloa  (Somorrostroko ikastetxea). Honetaz gain, beste ikastetxe batzuek ere handitu egin dute beren eskaintza, orain arte ematen ez zituzten zikloekin; bost ziklo dira guztira: Zumarragako UGLEk  Automozioko  goi mailako zikloa eskainiko du; Arratiako Zulaibarrek,  Gizarteratzeko  goi mailako zikloa; Sopuertako San Viator ikastetxeak, berriz,  Sistema elektroniko eta automatizatuetako  goi mailako heziketa zikloa;  Erizaintzako laguntzaileko  erdi mailako heziketa zikloa eskainiko du Donostiako Nazaret ikastetxeak; eta  Etxebizitzen m...

LANEKI Lanbide Heziketako materiala euskaraz sortzen

Irudia
  LANEKI Lanbide Heziketako materiala euskaraz sortzen Duela hainbat hamarkada euskarazko ikas-materiala sortzen hasi ziren Lanbide Heziketako (LH) irakasle taldeak, euskarazko eskaintzan zegoen material eskasiak bultzatuta. Horren ondorioz 2003an HETEL eta hiru Ikaslan elkarteek osatutako LANEKI elkartea sortu zen euskarazko ikasmaterialak sortzeko ahalegin guztiori batzeko asmoz. Ordudanik euskarazko materiala sortzen, itzultzen, prestatzen, eguneratzen eta eskura ipintzen jardun du LANEKIk eta – egin kontu – bi hamarkada igaro direlarik, nabarmena da behar horrek egin dion ekarpena Lanbide Heziketako euskararen normalizazioari eta, beraz, baita lan munduari ere. Momentu honetan, lan esparru nagusiak materialen itzulpenak, hiztegigintza eta euskarazko Lantoki prestakuntza eta Duala bultzatzea dira. Material eta ekimen guzti hauen gaineko informazioa  www.jakinbai.eus/  web orrialdean aurkitu daiteke. Webgune honetan 1.093 ikasmaterial eta hiztegian 11.812 kontze...