Maiatzak 9tik 27ra bitartean Lanbide Heziketan izena eman dezakezu

Aurten HETELen 3 ikastetxe berri ditugu. 30 ikastetxe hauen prestakuntza eskaintza  eguneratu dugu, eta orain espezializazio ikastaro eta programak ere webean jaso ditugu.

Bestelako erabaki garrantzitsuak hartzerakoan gertatzen den bezala, zenbat eta informazio gehiago izan, erabaki prozesua arrakastatsuagoa izango da. Hau dela eta, ondorengo informazioa zuen eskura jartzen dugu:

-      Abantean ikastetxeetako prestakuntza eskaintza (ziklo bakoitzeko ikasgaiak, lanpostuak, etabar jaso ditugularik)

-      HETEL LH info atalean izena emateko prozesuan lagungarriak izan daitezkeen bideoak jaso ditugu

-      Web orrialdeko STEAM atalean proiektu ezberdinetako materialak jaso ditugu, hauen artean adibidez, neska erreferente batzuk beraien ikasketetan bizitzen ari diren esperientzia azaltzen digute

-      Azkenik, Lanbide Heziketako informazioa modu errazean zabaltzeko orientazio webgune hau sortu dugu: www.familientxokoaFPorientazioa.eus

Honetaz gain, HETELera deitu edo idatzi dezakezu edozein duda argitzeko (94 620 2350 – hetel@hetel.org ).







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Acompañando a las empresas en la búsqueda de talento

VAMOS RECUPERANDO LA ACTIVIDAD INTERNACIONAL

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo