LANEKI Lanbide Heziketako materiala euskaraz sortzen

 

LANEKI Lanbide Heziketako materiala euskaraz sortzen

Duela hainbat hamarkada euskarazko ikas-materiala sortzen hasi ziren Lanbide Heziketako (LH) irakasle taldeak, euskarazko eskaintzan zegoen material eskasiak bultzatuta. Horren ondorioz 2003an HETEL eta hiru Ikaslan elkarteek osatutako LANEKI elkartea sortu zen euskarazko ikasmaterialak sortzeko ahalegin guztiori batzeko asmoz.

Ordudanik euskarazko materiala sortzen, itzultzen, prestatzen, eguneratzen eta eskura ipintzen jardun du LANEKIk eta egin kontu bi hamarkada igaro direlarik, nabarmena da behar horrek egin dion ekarpena Lanbide Heziketako euskararen normalizazioari eta, beraz, baita lan munduari ere.

Momentu honetan, lan esparru nagusiak materialen itzulpenak, hiztegigintza eta euskarazko Lantoki prestakuntza eta Duala bultzatzea dira. Material eta ekimen guzti hauen gaineko informazioa www.jakinbai.eus/ web orrialdean aurkitu daiteke. Webgune honetan 1.093 ikasmaterial eta hiztegian 11.812 kontzeptu daude erabiltzaileen eskura gaur egun.

Gertuko etorkizunari begira jartzen bagara berriz, euskarazko Lanbide Heziketa kalitatezko baliabidez eta baliabide erakargarriz hornitzea da erronka nagusia. Euskarazko materialak modulu guztietan egotea, zaharkituta dauden materialak berriekin ordezkatzea, eta ziklo berriak euskarazko materialez hornitzea.

Euskaraz matrikulatu diren ikasleek Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egitea da LANEKIren erronka baita ere, eta  horretarako ikastetxeei eta enpresei laguntza ematen jarraituko dugu.




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Acompañando a las empresas en la búsqueda de talento

VAMOS RECUPERANDO LA ACTIVIDAD INTERNACIONAL

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo