Mezuak

enpresetan talentua sustatu etiketa duten argitalpenak ikusgai

ETHAZI METODOLOGIA ARRAKASTAZ EZARRI DUGU ENPRESETAN

Irudia
  ETHAZI METODOLOGIA ARRAKASTAZ EZARRI DUGU ENPRESETAN HETELek, ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko Departamentuak diruz lagundutako “ Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema lanbide heziketa dualaren bidez hobetzeko ikerketa ” proiektua garatu du. Proiektuaren helburua Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den ETHAZI metodologia enpresatara hurbiltzea izan da, berrikuntza prozesuetan lagungarria izan daitekeelakoan. Proiektu honetan 9 enpresa (Atten2 – Advance monitoring technologies, RN mekanizatuak, Ikaslan Fundazioa, Electricidad industrial Loatzo, Orialki, Thyssenkrupp elevator manufacturing, Jegan, Fagor automation eta Matia Fundazioa) eta HETEL Gipuzkoako 8 ikastetxeetako Lanbide Heziketa Dualeko 9 ikaslek parte hartu dute.  Ikasle bakoitzak enpresako benetako erronka bati erantzun behar izan dio ETHAZI metodologia erabilita. Orokorrean oso esperientzia positiboa izan da eta ondorengo konklusioak ...