HETEL IKASTETXEEN ARTEKO PROIEKTUA: SHARE PROIEKTUA

 

HETEL IKASTETXEEN ARTEKO PROIEKTUA: SHARE PROIEKTUA

HETELek Euskaltel Fundazioaren laguntzarekin SHARE proiektua abian jarri du. Proiektu honetan ikastetxe ezberdinetako kideekin osatutako taldeak Telekomunikazioaren alorreko erronka bat landu behar dute, gaitasun teknikoaz gain beraien zeharkako gaitasunak garatzeko.

Proiektuaren aurkezpena online izan zan otsailaren 5ean eta partaideek aukera izan zuten Iban Madariaga, Euskalteleko Bezeroen Ingeniaritzako arduraduna, eta HETELeko lehendakaria Julen Elgeta entzuteko. Iban Madariagak “IKTetako gaitasunak: etorkizunerako begirada bat” hitzaldia eskaini zien ikasleei. Azkenik, SHARE proiektuaren koordinatzaileak, Eder Gomezek, proiektuaren erronka azaldu zien Zabalburu, Egibide eta Somorrostroko Telekomunikazio zikloko ikasleei.

34 ikasle hauek hilabeterako erronka bat izan dute: taldeka lan egitea, ikastetxean aplikazioen zerbitzari batzuk instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Ikastetxe ezberdinetako ikasleekin osatutako ekipo bakoitzak dagokion toki-eremuko sarea ezarri du, eta horren gainean hainbat zerbitzu instalatu ditu (direktorio aktiboa, fitxategi-zerbitzariak, inprimaketa-zerbitzariak, DNS izenen ebazpen-zerbitzuak, DHCP zerbitzua, web zerbitzua, FTP fitxategien transferentzia-zerbitzua, Moodle plataforma, Streaming zerbitzua, VoIP telefonogunea, etab.). Zerbitzu horiek beste kokalekuetatik irisgarriak izan behar zuten, bai Internet edo Intranet zerbitzuetarako konexioak simulatuz, bai VPN sare pribatu birtualetan oinarritutako sarbideen bidez.

Proiektua oso aberasgarria izan da ikasleentzat. Honetaz gain, Euskaltel Fundazioaren lankidetza eskertu nahiko genuke! Abantean!






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Acompañando a las empresas en la búsqueda de talento

VAMOS RECUPERANDO LA ACTIVIDAD INTERNACIONAL

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo