HETEL topaketa 2021

HETELek bere 27 ikastetxeetako 700 irakasle baino gehiago bildu ditu Euskadiko Lanbide Heziketaren ikasturte berriaren erronkei heltzeko

HETELek, Euskadiko Abantean Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak, bere ikastetxeetako irakasleei zuzendutako online topaketa bat antolatu du ikasturte berriari hasiera emateko. Helburu nagusiak Euskadiko Lanbide Heziketaren erronkei buruz hausnartu eta hasiko den ikasturte honetarako ilusioa piztu izan dira.

HETEL Topaketan Euskadiko Lanbide Heziketaren esparru garrantzitsuenak errepasatu dira, hala nola LH duala, ETHAZI metodologia eta GIH2030ak barneratzea, gizarte konpromisoa, berrikuntza aplikatua, Lanerako prestakuntza, Nazioartekotzea, ikastetxeen arteko proiektuak, ekintzailetza, etab.

HETEL osatzen duten pertsonen arteko lankidetza bultzatzeko eta ikasturte berriari begira irakasleak motibatzeko ere balio izan du ekitaldiak. Abantean!






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Acompañando a las empresas en la búsqueda de talento

VAMOS RECUPERANDO LA ACTIVIDAD INTERNACIONAL

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo