ETHAZI METODOLOGIA ARRAKASTAZ EZARRI DUGU ENPRESETAN

ETHAZI METODOLOGIA ARRAKASTAZ EZARRI DUGU ENPRESETAN HETELek, ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko Departamentuak diruz lagundutako “ Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema lanbide heziketa dualaren bidez hobetzeko ikerketa ” proiektua garatu du. Proiektuaren helburua Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den ETHAZI metodologia enpresatara hurbiltzea izan da, berrikuntza prozesuetan lagungarria izan daitekeelakoan. Proiektu honetan 9 enpresa (Atten2 – Advance monitoring technologies, RN mekanizatuak, Ikaslan Fundazioa, Electricidad industrial Loatzo, Orialki, Thyssenkrupp elevator manufacturing, Jegan, Fagor automation eta Matia Fundazioa) eta HETEL Gipuzkoako 8 ikastetxeetako Lanbide Heziketa Dualeko 9 ikaslek parte hartu dute. Ikasle bakoitzak enpresako benetako erronka bati erantzun behar izan dio ETHAZI metodologia erabilita. Orokorrean oso esperientzia positiboa izan da eta ondorengo konklusioak ...