Mezuak

fabrikazio mekanikoko diseinua etiketa duten argitalpenak ikusgai

2021-2022 ikasturtean Diseinua - Fabrikazio proiektuen XV edizioa burutu da. Abantean!

Irudia
2021-2022 ikasturtean Diseinua - Fabrikazio proiektuen XV edizioa burutu da. Abantean! Aurten ere, 15 ikasturtez jarraian elkar lanean jardun ondoren, HETEL eta beste erakunde batzuetako ikastetxeetako ikasleen arteko proiektu berri bat diseinatu eta fabrikatzea lortu dogu. Urtero legez DISEINUA + FABRIKAZIO lantaldeetako partaide diren ikastetxeetako ikasleen lana izan da. Aurtengo proiektuan txapak prentsatzeko gailu bat diseinatu eta fabrikatzea tokatu da.  Argazkietan elkar lanaren adibide pare bat. Alde batetik Egibide Nieves Cano , Oteitza ikastetxea eta Maristak Durango ko ikasleek burututako proiektuaren emaitza eta bestetik,  Salesianos Deusto ko ikasleek, La salle Berrozpe koekin egindakoa.  Bitxikeri moduan aurten diseinatzeaz arduratu den taldea emakumez osatutako taldea izan delarik. Abantean! 

HETEL IKASTETXEEN ARTEKO PROIEKTUA: DISEINUA PROIEKTUA

Irudia
  HETEL IKASTETXEEN ARTEKO PROIEKTUA: DISEINUA PROIEKTUA HETELek duela 10 urte Fabrikazio mekanikoko Diseinuko ikasleen artean gaitasun digitalak eta bestelako zeharkako gaitasunak lantzeko Diseinua proiektua abian jarri zuen. Ikasturte honetan La Salle Berrozpeko Xabier Puertas da proiektuaren arduraduna eta La Salle Berrozpe , Egibide , Salesianos Deusto , Maristak Durango , Zulaibar eta IT Miranda ikastetxeek parte hartzen dute. Proiektu honetan ikastetxe ezberdinetako kideekin osatutako taldeak erronka berdinari erantzun behar diote. Aurten tresneria edo baraila bat diseinatu behar dute. Baraila hau erabiliko duten langileek gaitasun bereziak izango dituzte, beraz edozein diseinuk ez du balio izango. Erronka ingelesez aurkezten da, atzerriko hizkuntza ere lantzeko asmoz. Ikasleak IKT tresnak erabili behar dituzte elkarren artean erronka ebazteko. Diseinurik onena, fabrikazio proiektuko ikasleek fabrikatu beharko dute, edozein enpresan gertatzen den moduan, fabrikatzean dis...