LANEKI Lanbide Heziketako materiala euskaraz sortzen

LANEKI Lanbide Heziketako materiala euskaraz sortzen Duela hainbat hamarkada euskarazko ikas-materiala sortzen hasi ziren Lanbide Heziketako (LH) irakasle taldeak, euskarazko eskaintzan zegoen material eskasiak bultzatuta. Horren ondorioz 2003an HETEL eta hiru Ikaslan elkarteek osatutako LANEKI elkartea sortu zen euskarazko ikasmaterialak sortzeko ahalegin guztiori batzeko asmoz. Ordudanik euskarazko materiala sortzen, itzultzen, prestatzen, eguneratzen eta eskura ipintzen jardun du LANEKIk eta – egin kontu – bi hamarkada igaro direlarik, nabarmena da behar horrek egin dion ekarpena Lanbide Heziketako euskararen normalizazioari eta, beraz, baita lan munduari ere. Momentu honetan, lan esparru nagusiak materialen itzulpenak, hiztegigintza eta euskarazko Lantoki prestakuntza eta Duala bultzatzea dira. Material eta ekimen guzti hauen gaineko informazioa www.jakinbai.eus/ web orrialdean aurkitu daiteke. Webgune honetan 1.093 ikasmaterial eta hiztegian 11.812 kontze...