Mezuak

lanbide-heziketa etiketa duten argitalpenak ikusgai

HETELen 35 urteurrena ospatzen. Abantean!

Irudia
  HETELen 35 urteurrena ospatzen. Abantean! 2022ko uztailean HETEL elkarteak 35 urte bete zituen Lanbide Heziketaren alde lanean. Ospakizun honek atzera begira jarri gaitu eta 35 urte luze hauetan HETELek lortutako erronka nagusiak irudi batetan jaso nahi izan ditugu. https://www.hetel.eus/images/35urte.png  Erronka guzti hauek posible izan dira HETELeko eta HETEL ikastetxeetako pertsonei esker eta hauek ere inplikatu nahi izan ditugu gure ospakizunetan. Eskerrik asko zuen lanagatik! HETELek etorkizunari begira lan egiten jarraitzen du eta elkarlana sustatzen, hori bait da elkartearen ezaugarri nagusienetako bat, gizarte konpromisoarekin batera. Hau dela eta Lanbide Heziketa sustatzen jarraituko dugu, Euskadiko eragile guztiekin elkarlanean. Izan ere, eragile hauetako batzuekin bilera izan dugu urte hauetako ibilbidearen berri emateko eta beraien ekarpena nabarmentzeko helburuarekin. Eskerrik asko eta abantean! 

HETELen Lanbide Heziketako enplegagarritasun txostena

Irudia
HETELen Lanbide Heziketako enplegagarritasun txostenaren aurkezpena Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Nora Sarasola BBK Gizarte ekintzako zuzendaria " 2020-2021 HETEL ikastetxeetako heziketa-zikloetako laneratze " txostena aurkeztu zuten, Lanbide Heziketako bi ikaslerekin batera. Txosten hori 2.500 telefono bidezko inkestaren bidez egin da, 2021eko ekainean ikasketak amaitu dituzten eta 19 familia profesionaletako kide diren HETELeko 25 ikastetxetako ikasleen artean. Dokumentu horretan honakoak zehazten dira: Lanbide Heziketako ikasketak amaitu dituztenen enplegagarritasun-ehunekoa – aurreko urtekoa baino 6 puntu handiagoa dena-, Heziketa ziklo edo arloaren araberako datuak, LH dualaren garrantzia, neskek Lanbide Heziketa industrialean duten pisua, etab. BBKren lankidetzari esker egin ahal izan den ikerketa da, eta iparrorratz bat da, ez soilik Euskadiko LHrako edo HETELerako, baizik eta ikastetxe bakoitzarentzat, etorkizunerako estrategia hedatzeko orduan. Txost...