Mezuak

Lanbideheziketa etiketa duten argitalpenak ikusgai

HETELek Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lerrokatu du bere estrategia

Irudia
  HETELek Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lerrokatu du bere estrategia 2020 urtean HETELek Garapen Iraunkorrerako helburuekin lerrokatu du bere estrategia. Dagoeneko hasiak gara helburu hauekin lotutako ekimenak gauzatzen, adibidez, 2020an honako Garapen Iraunkorreko helburuekin lotutako ekimenak gauzatu genituen:            Kalitate oneko hezkuntza            Genero berdintasuna            Lan Duina eta hazkunde ekonomikoa            Ekoizpena eta kontsumo arduratsua            Industria, berrikuntza eta azpiegitura            Itunak helburak lotzeko            Desberdintasunak murriztea https://hetel.eus/index.php/eu/hetel-zenbakitan-2020 Gure asmoa etorkizunean ere GIH helburuei eustea da. Elkarlanean. Abantean!

Ikasle kopurua igo da Lanbide Heziketako maila guztietan. Abantean!

Irudia
  Ikasle kopurua igo da Lanbide Heziketako maila guztietan. Abantean!   HETEL ikastetxeetako ikasle kopurua %3a igo da, eta, ikasturte honetan 2.062 ikasle matrikulatu dira Oinarrizko Lanbide Heziketan, 3.465 erdi mailan eta 5.652 goi mailan.   B eta D ereduetako gela kopuruak igoera motela izan du, A eredukoak berriz, behera egin dute.   HETEL ikastetxeek Euskadiko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen ia %45a jasotzen dituzte. Gainera, erdi-mailako ikasleen %25a Oinarrizko Lanbide Heziketatik dator, eta horrek gure Oinarrizko Lanbide Heziketa dagoen beste eskaintza batzuetatik bereizten du, pertsona horiei epe ertaineko ibilbidea eskaintzen baitie. Izan ere, goi-mailako ikasleen %5 inguru oinarrizko Lanbide Heziketatik dator. Gure zentroetan ikasleen %14a dira etorkinak, eta horietatik %74 gizonezkoak dira. Oinarrizko Lanbide Heziketaren kasuan, ehunekoa %30etik gorakoa da, eta goi-mailako heziketa-zikloetan ez da % 10era iristen. Erdi-mailako eta goi-maila...

Oraindik ez dakizu zer ikasiko duzun ikasturte honetan?

Irudia
  Oraindik ez dakizu zer ikasiko duzun ikasturte honetan? Oraindik garaiz zaude erabaki hau hartzeko eta Lanbide Heziketan matrikula egiteko. Izan ere, goi mailako eta erdi mailako heziketa zikloetan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan matrikula egiteko epea urriak 15ean bukatuko da. Esteka honetan gure ikastetxeetako prestakuntza eskaintza topatuko duzu: https://www.hetel.eus/index.php/eu/prestakuntza . Heziketa ziklo bakoitzean zure erabakian lagungarria izan daitekeen informazio erabilgarria aurkituko duzu (edukiak, lan- irteerak,…). Dagoeneko ikasketak bukatu dituzu eta langabezian zaude? Gure ikastetxetako enplegu-agentzietan doako zerbitzua eskainiko dizute! https://www.hetel.eus/index.php/eu/ikastetxeak   www.hetel.eus